Txinako autobideak
Txinako Herri Errepublikako Autobide sarea munduko luzeenetarikoa da. 2008. urtearen amaieran 60.300 kilometro autobide zeuden herrialdean[1], Ameriketako Estatu Batuek bakarrik gainditzen duten luzera. 2012. urtean bakarrik 12.409 kilometro autobide amaitu ziren Txina osoan.
Txina eraikitako lehen autobidea Jiangshi Autobidea izan zen, Beijing eta Shijiazhuang hiriak elkartzen dituena. Autobide hau gaur egun Jiangzhu Autobidearen zati da, herrialdean gaur egun dagoen luzeenetarikoa (2.000 kilometrotik gora dauzka).
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Txinako autobideen bilakaera (1988-2010)[2] | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
|
Autobideek izen propioa duten arren, gobernuak "G" hizkia erabiltzen du, autobideak desberdintzeko. 2005eko urtarrilaren 13an komunikabide ministro zen Zhang Chunxianek, gobernuak hogei urtean 85.000 kilometro autobide eraiki nahi zituela esan zuen. Egun hartan, bost urterako autobide plangintza berria aurkeztu zuen gobernuak, Txinako Herri Errepublikako probintzia-hiriburu guztiak 200.000 biztanletik gorako hiri guztiekin autobide bidez elkartzeko asmoarekin.
Autobide berrien artean, hiri handienen inguruan eraikitako ingurabide autobideak ere daude (esaterako Beijing hiriko ingurabide autobideak). Gaur egun herrialdean 60.000 kilometro autobide dituen arren, etorkizunean askoz gehiago handituko da kopuru hori, 85.000km 2020an, 120.000km 2030ean, eta 175.000km 2050ean.
Autobideen bilakaera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Azken urteetan milaka milioi yuan inbertitu dira errepide eta autobide berriak eraikitzen. 1988. urtean herrialde osoan autobide kilometro bakar bat ez zegoen arren, hogei urteren buruan Txinako Herri Errepublika munduan autobide kilometro gehien dituen bigarren herrialdea da gaur egun, Ameriketako Estatu Batuek bakarrik gainditua.
Hurrengo urteetan gainera, milaka kilometro gehiago eraikiko dira, eta horretarako Txinako gobernuak, autobideen plangintza bat kaleratu zuen 1990eko hamarkadaren hasieran. Plangintza bost urtero berritzen da, eta gaur egun bostgarren plangintzan zehaztutako autobideak ari dira eraikitzen.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ http://www.chinadaily.com.cn/china/2009-01/16/content_7403145.htm China Daily egunkariko albistea.
- ↑ http://www.stats.gov.cn/english/statisticaldata/yearlydata
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) Txinako autobide plangintzaren zehaztapena.