Edukira joan

Siriako arrosa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Siriako arrosa
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaMalvales
FamiliaMalvaceae
LeinuaHibisceae
GeneroaHibiscus
Espeziea Hibiscus syriacus
Linnaeus, 1753

Siriako arrosa edo Siriako hibiskoa (Hibiscus syriacus) hibisko mota bat da, ezaguna bere lore ederrarengatik. Munduko parte askotan lantzen da landare apaingarri moduan.

Siriako arrosa Koreako lorategietan betidanik landatu izan da. Loreak jan egiten ziren eta hostoekin tea egiten zen. XVI. mendean Europako lorategietan hasi zen landatzen. 1629an John Parkinsonek landare ahula zela esan zuen eta kontu handia behar zuela ongi hazteko. XVII. mendean Gibsonek esan zuen landare gogorra zela Lord Arlingtonen Londresko etxean sei landare handi aurkitu zituenean. XVIII. mendean landare ohikoa bihurtu zen Ingalaterrako eta Ipar Amerikako kolonietako lorategietan.

Ilustrazioa Louis-Aristide-Léon Constans-ena da (fl. 1830s-1860s),  Paxton's Flower Garden (1852-1853) bildumako 3. bolumeneko 106. plaka, John Lindley eta Joseph Paxton-ena.

Asian jatorria duen landarea da, bi eta lau metro arteko altuera lortu dezakeena. Lurzoru hezea baina ongi drainatua behar du. Aireko kutsadurarekiko tolerantzia handia dauka, eta beroa, hezetasuna, lurzoru pobrea eta lehortea ere ondo jasaten ditu, horregatik ongi egokitu da ingurune urbanoetan[1].

Eskuarki, udak oso beroak dituzten tokietan lantzen da bere lore erakargarriengatik. Loreak zenbait koloretakoak izan daitezke: zuriak, arrosak, gorriak, moreak... Bost petalo dituzte, 7'5 cm inguruko luzera dutenak. Pistiloa ere luzea da eta inguzuan estaminak ditu.

Landare hostogalkorra da. Hostoak berandu ateratzen ditu, maiatza aldera. Berde-horixkak dira, palmatuak, hiru lobuludunak, eta hauek ere7'5 cm-ko luzera hartzen dute[2].

Lore bakoitzak bizitza labur bat du (egun batekoa edo), baina landareak lore asko sortzen dituenez beti ikus daitezke hainbat. Loraldia udaberritik udazkenera arte luzatzen da.[3] Landare honek aldaxkatzez edo edo hazien bidez ugaldu daiteke.[4]

Hibiscus syriacus landarea Hego Koreako lore nazionala da, eta hainbat ikur nazionaletan agertzen da. Herrialde horretako himno nazionalean Korea konparatzen da lore honekin.[5]

Lorearen izena koreeraz mugunghwa da (Hangul: 무궁화; Hanja: 無窮花).

Hibiscus syriacusa Carlos Linneo-k deskribatu eta argitaratu zuen: Species Plantarum2: 695. 1753.[6]

Etimologia

Hibiscus:grezierazko βίσκος (hibískos) hitzetik datorren izen generikoa, Dioscórides-ek (aC. 40-90) Althaea officinalis-i eman zion izena da.[7]

syriacus: Sirian aurkitu zela  adierazten duen epiteto geografikoa.[8]

Sinonimia
  • Hibiscus acerifolius Salisb.
  • Hibiscus floridus Salisb.
  • Hibiscus rhombifolius Cav.
  • Ketmia arborea Moench
  • Ketmia syriaca (L.) Scop.
  • Ketmia syrorum Medik.[6]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Hibiscus Syriacus 'Notwoodtwo' WHITE CHIFFON – Plant Finder. Missouribotanicalgarden.org, 2016 or..
  2. (Ingelesez) «Hibiscus syriacus: how to grow» The Telegraph (Noiz kontsultatua: 2020-11-19).
  3. (Ingelesez) Hibiscus syriacus www.centralpark.com webgunean
  4. (Ingelesez) Hibiscus syriacus www.pfaf.org webgunean
  5. Koreako ikur nazionalak
  6. a b «Hibiscus syriacus».
  7. Lawton, Barbara Perry (2004).
  8. (Ingelesez) Botanikako epitetoak
  1. (Ingelesez) Bailey, L. H. (2005). Manual of Gardening (Second Edition). Archivo Literario del Proyecto Gutenberg. 
  2. (Ingelesez) Curtis, William (2006). The Botanical Magazine, Vol. 3. Archivo Literario del Proyecto Gutenberg. 
  3. (Gaztelaniaz) CONABIO, 2009. Catálogo taxonómico de especies de México. Cap. nat. México 1.
  4. (Ingelesez) Flora of China Editorial Committee, 2007. Fl. China Vol. 12.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]