Mukiziza garun
Mukiziza garuna | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Tremellomycetes |
Ordena | Tremellales |
Familia | Tremellaceae |
Generoa | Tremella |
Espeziea | Tremella encephala Willd., 1788 |
Mukiziza garuna (Tremella encephala) Tremellaceae familiako onddo bat da.[1]
Ez da jangarria, haragi biguna eta gelatinakara du. Espezie honen berezitasuna da garun itxura duela, nukleo zuri batekin.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Karpoforoa: 2 eta 6 cm bitarteko zabalera eta 1 eta 3 cm bitarteko garaiera. Globo itxura samarrekoa, krema kolorekoa, krema-arrosakara, haragi kolore zurbilekoa eta bukaeran, pixka bat arrexka. Zimurtasun ez oso sakoneko zerebriformea.
Himenioa: Karpoforoaren azalera osoa estaltzen du.
Hanka: Ez du; barnealdeko nukleoaren puntu batetik egurrari lotuta dago, eta azalera azaleratzen da.
Haragia: Zurixka edo arrosakara, zeharrargia; biguna, elastikoa, Gelatinakara, barruan nukleo zuria, sendoa eta gogorra du.[2]
Etimologia: Tremella terminoa latinetik dator, dardara esan nahi duen, "tremulus" hitzetik. Bere haragiagatik. Encephala epitetoa berriz grekotik dator, garuna esan nahi duen "enkèphalos" hitzetik. Garunaren itxura duelako.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ez du sukaldaritzarako balio.[3]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Oso espezie berezia da, garunaren antzeko itxura duelako, eta ebakitzean, barruan nukleo zuri bat agertzen delako, entzefaloaren antzekoa. Tremella foliacea delakoarekin nahas daiteke.
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udazkenetik udaberrira, pinu eta izeien adar eta enborretan.[4]
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Europa, Australia.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 666 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 502 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 439 or. ISBN 84-505-1806-7..