Assumpta Roura
Assumpta Roura | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bartzelona, 1952 |
Herrialdea | Katalunia |
Heriotza | 2014 (61/62 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | katalana gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | kazetaria eta idazlea |
Assumpta Roura (Bartzelona, 1952 – 2014ko urtarrilaren 21a) kazetari eta idazle katalana izan zen.[1]
Bartzelonako Unibertsitatean Filosofia eta Letretan lizentziaduna, Montpellierreko Paul Valerie Unibertsitatean komunikazioaren soziologian diplomaduna ("Sociología y comunicación en los albores del siglo XXI: pautas mediáticas y nuevos comportamientos sociales"), kazetaritzaren munduan hasi zen Mundo Diarion, eta ondoren, besteak beste, La Vanguardia, Avui, El Mundo Cataluña, Interviú, Tiempo eta La Voz de Galician.[2][3]
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hainbat liburu idatzi zituen, itzultzaile eta argazkigintzan ere aritu zen. Bere liburu ezagun eta hunkigarrienetako bat "Hasta luego, tristeza. Autobiografía de una depresión", gaixotasun larri horretan zuen esperientzian oinarritua. Bere harreman sentimental zailez ere idatzi zuen liburuan.
Sozialki konprometitutako pertsona bat izan zen. 70eko hamarkadan Bandera Rojako militantea izan zen. Urte batzuk geroago, beste inplikazio batzuen artean, M-15 Mugimenduarekin bat egin zuen. Prentsa inprimatuan ez ezik, hainbat hedabide birtualetan ere argitaratu zituen artikuluak, eta aktiboa izan zen sare sozialetan.
Idazle bikaina izan eta argitaletxe handietan (Planeta, Plaza & Janés, Gedisa...) argitaratu ondoren, bere bizitzaren amaieran, osasun- eta ekonomia-arazo larriak zituela, Caritasen laguntzari esker bizi izan zen.[4]
Argitalpenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Isabel Preysler: el triunfo de una mujer(1986)
- Contigo ¡pan y caviar!: tú, yo y el dinero (1990)
- La radio de Julia (1992)
- Protagonistas. Luis del Olmo, la radio y yo (1993, Luis del Olmorekin batera)
- Nosotros, que nos quisimos tanto: el libro de los que fuimos jóvenes (1996)
- La mujer ante el espejo: apuntes sobre el amor (1997)
- Mujeres para después de una guerra: una moral hipócrita del franquismo (1998)
- El misterio de la mujer del Pardo (2000)
- Hasta luego, tristeza. Autobiografía de una depresión (2000)
- Entre nosotras: de mi madre a mi hija (2001)
- El bolero de Caperucita (2002)
- Un inmenso prostíbulo. Mujer y moralidad durante el franquismo (2005)
- Telenovelas, pasiones de mujer: el sexo del culebrón (2009)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Tura, Montserrat. (23 de gener de 2014). «Assumpta Roura, literatura i fotografia (1952-2014)» Núvol.
- ↑ «Mor l'escriptora Assumpta Roura» El Punt Avui [Consulta, 26/11/2016].
- ↑ Assumpta Roura, Artemisa Ediciones. .
- ↑ Muerte de una escritora brillante. El Mundo. .