Wikipedia, Entziklopedia askea
AC Chievo Verona (izen osoa, Associazione Calcio Chievo Verona S.r.l.) Italiako futbol taldea da, Verona hirian 1929an sortu zena.
Etxeko partidak Stadio Marcantonio Bentegodi berriztuan jokatzen ditu.
Historia luzea duen arren hiriko talde apala izan da beti, Hellas Verona FC taldearen itzalean egon da.
2001 arte ez zuen lehen mailan jokatu. Luigi Delneri entrenatzaileak lortu zuen taldeak mailaz igotzea. Lehenengo denboraldia gainera bikaina izan zuen, bosgarren postua eskuratu baitzuen laugarrena izan zen Milanengandik puntu bakarrera, eta UEFA Koparako sailkatu zen. 2006an Calciopoli ustelkeria kasuko zigorrak zirela eta, Chievo Veronak laugarren postuan amaitu zuen Ligan eta Txapeldunen Ligan aritzeko sailkatu zen. Hurrengo urtean ordea bigarren mailara jeitsi zen. Gau egun berriz ere goren mailan ari da jokatzen.
1990an ekipamendu horia hartu zuen arte kolore urdinak izan zituen taldeak.