Behorlegi
- Artikulu hau Nafarroa Behereko udalerriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Behorlegi (mendia)».
Behorlegi | |||
---|---|---|---|
Nafarroa Beherea, Euskal Herria | |||
Behorlegi herria, eta atzean izen bereko mendia | |||
| |||
Kokapena | |||
Herrialdea | Euskal Herria | ||
Lurraldea | Nafarroa Beherea | ||
Eskualdea | Garazi | ||
Administrazioa | |||
Estatua | Frantzia | ||
Eskualdea | Akitania Berria | ||
Departamendua | Pirinio Atlantikoak | ||
Elkargoa | Euskal Hirigune Elkargoa | ||
Barrutia | Baiona | ||
Kantonamendua | Euskal Mendialdea | ||
Izen ofiziala | Béhorléguy | ||
Auzapeza (2014-2026) | Pascal Néguelouart (independente) | ||
Posta kodea | 64220 | ||
INSEE kodea | 64107 | ||
Herritarra | behorlegitar | ||
Kokapena | |||
Koordenatuak | 43°07′43″N 1°07′07″W / 43.1286°N 1.1186°W | ||
Azalera | 20,58 km2 | ||
Garaiera | 299-1267 metro | ||
Distantzia | 13,1 km (Donibane Garazitik) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 73 (2018: 0) | ||
Dentsitatea | 3,64 biztanle/km² | ||
Zahartzea[1] | % 12,98 | ||
Ugalkortasuna[1] | ‰ 37,69 | ||
Ekonomia | |||
Jarduera[1] | % 73,81 (2011) | ||
Desberdintasuna[1] | % 7,27 (2011) | ||
Langabezia[1] | % 0 (2013) | ||
Euskara | |||
Euskaldunak | % 79,17 (2010) | ||
Erabilera | % 54,82 (2011) |
Behorlegi[2][a] Euskal Herriko udalerri bat da, Nafarroa Beherea lurraldean kokatuta. Garazi eskualdean dago, Donibane Garazi hiriburutik 13,1 kilometrora. Altuera 299 eta 1 267 metro artekoa da, eta 20,58 km²-ko azalera hartzen du. 2018. urtean 73 biztanle zituen.
Bertako biztanleak behorlegitarrak dira.
Hergarai ibarreko hiriburua da.
Izena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Behorlegi beste hizkuntza batzuetan ere ezagutzen da, hala nola:
- frantsesez: Béhorléguy ("behorlegí" ahoskatua)[3]
Gainera, toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:
- Beorrleguy (1284)[4]
- Behorleguy (1284)[4]
- Beorrlegui (1614)[4]
- Beorlegui (1614)[4]
- Vehorlegui (1614)[4]
- Notre-Dame de Béhorléguy (XVII. mendea)[5]
Etimologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jean-Baptiste Orpustanek dio Behorlegi toponimoa behor eta egi (kokapena adierazten duen atzizkia), hau da, "behorretako tokia", hitzek osatzen dutela.[6]
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Behorlegi Hergarai ibarran dago.
Mugakideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lekunberri | Hozta | Donaixti-Ibarre | ||
Altzürükü | ||||
| ||||
Mendibe | Altzai-Altzabeheti-Zunharreta |
Ingurune naturala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Herritik gertu, Zuberoako bidean, Behorlegi mendia (1 265 m) dago, euskal mendizaletasunaren ikonoetako bat. Hegoaldeko mendizaleek "Iparraldeko Txindokia" deitzen diote. Erraldoi eder honek Hergarai ibarrak menperatzen ditu, eta Arbailako mendikatearen tontorretako bat da.
Etxeak eta auzoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Herria
- Intxazindaga
- Ihidoia
- Urondoa
- Lekunberrikoborda
- Etxebarnea
- Etxeparea
- Lekunaga
- Etxeberriborda
- Elhorta
- Landerreko Etxola
- Iphastoloko Etxola
- Etxebertzea
- Intxazendaga
- Irigaraia
- Indartea
- Ospitalia
- Lopistegia
- Bordato
- Irigoien
- Goienetxea
- Aroztaldia
- Agerria
- Intxauspia
- Etxeberria
- Harizpia
- Jauregiberria
- Lakoa
- Etxeparea
- Iribarnia
- Jauregia
- Erreintaenia
- Iribarnegaia
- Irola
- Salaberria
- Ihidoia
- Etxebarnia
- Borderia
- Organbidea
- Urondoa
- Etxepareborda
- Etxeberriborda
- Lekunberriborda
- Artizarra
- Barbaraenia
- Etxegoinalde
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hergarai ibarra, Behorlegi buru zuela, 1391n Karlos III.a Nobleak, Nafarroako erregeak, baronia bihurtu zuen, Lurdako gazteluko gobernaria zen Joanes Biarnokoaren alde, erregearen arreba batekin ezkondu zena.
Demografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1793 | 1800 | 1806 | 1821 | 1831 | 1836 | 1841 | 1846 | 1851 | 1856 | 1861 | 1866 | 1872 | 1876 | 1881 | 1886 | 1891 | 1896 | 1901 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
199 | 176 | 205 | 213 | 257 | 248 | 229 | 231 | 234 | 256 | 239 | 227 | 210 | 186 | 180 | 179 | 180 | 181 | 160 |
1906 | 1911 | 1921 | 1926 | 1931 | 1936 | 1946 | 1954 | 1962 | 1968 | 1975 | 1982 | 1990 | 1999 | 2006 | 2007 | 2008 | 2013 | 2018 |
158 | 148 | 148 | 143 | 145 | 147 | 155 | 139 | 135 | 121 | 112 | 91 | 72 | 72 | 74 | 74 | 74 | 75 | 73 |
Ekonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udalerriko ekonomiaren oinarria laborantza da.
Politika
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Auzapezak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hasiera | Amaiera | Auzapeza | Alderdia |
---|---|---|---|
1792 | 1800 | Pierre Etxalux | |
1800 | 1826 | Jean Jauregi | |
1826 | 1835 | Jean Berzetxe | |
1835 | 1848 | Jean Lopistegi | |
1848 | 1871 | Pierre Çubiat | |
1871 | 1876 | Guillaume Irigoin | |
1876 | 1881 | Charles Jauregito | |
1881 | 1884 | Jean Jauregi Etxegoin | |
1884 | 1888 | Charles Jauregito | |
1888 | 1892 | Jean Irigoin | |
1892 | 1918 | Charles Jauregito | |
1918 | 1925 | Jean Çubiat | |
1925 | 1947 | Bertrand Jauregito | |
1947 | 1983 | Jean Çubiat | |
1983 | 2002 | Jean Unhassobiscay | |
2002 | karguan | Anne-Marie Ibañez | |
falta diren datuak osatu egin behar dira |
Erakunde publikoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2017ko urtarrilaren 1era arte, Arnegi Garazi-Baigorri herri elkargoaren kide zen. Une horretatik aurrera, sortu berria zen Euskal Hirigune Elkargoaren parte izatera pasa zen.[7]
Garraioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hergarai Bizik eskatutako Garraio Solidarioa zerbitzu presta dio udalerrian.[8]
Euskara
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Luis Luziano Bonapartek, 1869an, Garazi eskualdeko herri guztiak sailkatu zituen, Arnegi izan ezik, ekialdeko behe-nafarrera euskalkian, Amiküze eta Oztibarre eskualdetan hitz egiten zena.[9]
Koldo Zuazok, 2010ean, Behorlegik nafar-lapurtera euskalkian sailkatu zituen.[10]
Ondasun nabarmenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Behorlegitar ospetsuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Mañex Zubiat (1848-1924), bertsolaria.
- Mattin Lerissa (1999), abeslaria.
Irudiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Herriko sarrera
-
Sansalbatore kapera
-
Baserria
-
Hilerria
-
Behorlegiko eliza eta mendia
Oharrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c d e Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- ↑ Euskaltzaindia. 122. araua: Nafarroa Behereko herri izendegia. .
- ↑ Jobbé-Duval, Brigitte. (2009). Dictionnaire des noms de lieux des Pyrénées-Atlantiques. Archives & Culture ISBN 978-2-35077-151-9. PMC 466662204. (Noiz kontsultatua: 2021-05-17).
- ↑ a b c d e Orpustan, Jean-Baptiste. (2006). Nouvelle toponymie basque : noms des pays, vallées, communes et hameaux historiques de Labourd, Basse-Navarre et Soule. (Éd. entièrement rev. et corr. argitaraldia) Presses universitaires de Bordeaux ISBN 2-86781-396-4. PMC 72757865. (Noiz kontsultatua: 2021-05-17).
- ↑ (Frantsesez) Raymond, Paul. (1863). Dictionnaire topographique du département des Basses-Pyrénées. Impr. impériale (Noiz kontsultatua: 2021-05-17).
- ↑ Orpustan, Jean-Baptiste. (2006). Nouvelle toponymie basque : noms des pays, vallées, communes et hameaux historiques de Labourd, Basse-Navarre et Soule. (Éd. entièrement rev. et corr. argitaraldia) Presses universitaires de Bordeaux ISBN 2-86781-396-4. PMC 72757865. (Noiz kontsultatua: 2021-05-17).
- ↑ Instituzioaren behar gorria. 2015eko urriaren 11. Argia.com
- ↑ Hergarai Bizi - Garraio Solidarioko zerbitzua
- ↑ Luis Luziano Bonaparte. Carte des Sept Provinces Basques, montrant la delimitation actuelle de l´euscara, et ses divisions en dialectes, sous-dialectes et varietés, 1863.
- ↑ Koldo Zuazo. El euskera y sus dialectos. Alberdania, 2010.