Pascalen printzipioa

Likido konprimaezin baten edozein puntutan presio-aldaketa bat sortzean, aldaketa hori norabide guztietan intentsitate berberaz hedatzen dela dioen hidrostatikaren printzipioa. Prentsa hidraulikoaren funtsa da

Pascalen printzipioa hidrostatikaren lege nagusietakoa da. Honako hau dio: Fluido konprimaezin bat orekan baldin badago ontzi deformaezin baten barnean, bertako edozein puntutan egiten den presioa norabide guztietan transmititzen da intentsitate berberaz.[1][2] Alegia, geldirik dagoen fluido bati presio aldaketa aplikatzen zaionean, fluido osoan transmititzen da alteraziorik gabe. Norabide guztietan berdina da, eta indar perpendikularra eragiten du ontziaren paretetan. Blaise Pascal frantziar zientzilariak ezarri zuen printzipio hau 16471648an.

Pascalen upela: upela lehertzen da ur-zutabe baten presioaren eraginez

Formula

aldatu

Honako hau da printzipioaren definizio matematikoa:[1]

 

Aplikazioak

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. a b Presio hidrostatikoa. Arkimedes-en printzipioa. hiru.eus (Noiz kontsultatua: 2018-2-27).
  2. Lur entziklopedietatik hartua.
  3. Pérez, Juan Ignacio; Urrutia, Miren Bego. Urpekarien gaitza. zientziakaiera.eus (Noiz kontsultatua: 2018-2-27).

Kanpo estekak

aldatu