Esnotz
Esnotz[1][a] (erroibarreraz: Esnots)[b] Erroibar ibarreko kontzeju bat da, Euskal Herriko Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta, Pirinioak eskualdean.
Esnotz | |
---|---|
Nafarroa Garaia, Euskal Herria | |
Herriko aireko ikuspegia, 2020. urtean | |
Kokapena | |
Herrialdea | Nafarroa Garaia |
Eskualdea | Pirinioak |
Udalerria | Erroibar |
Administrazioa | |
Mota | kontzeju |
Izen ofiziala | Esnotz |
Burua (2019-2023) | Jose Maria Erro Bidaurreta (kontzejuburua) |
Posta kodea | 31697 |
Herritarra | esnoztar |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°56′05″N 1°25′09″W / 42.93472°N 1.41917°W |
Azalera | 6,01 km² |
Garaiera | 836 metro |
Distantzia | 32,7 km (Iruñetik) |
Demografia | |
Biztanleria | 34 (2020) |
2020 urtean 34 biztanle zituen.
Bertako biztanleak esnoztarrak dira.
Izena
aldatuEsnotz edo Esnots toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[2]
- Esnotx (1245)
- Esnox (1245)
- Esnots (1245)
- Esnoch (1270)
- Esnos (1274)
- Esnotts (1343)
- Esnoz (1587)
- Eznoz (1607)
- Esnotz (1976)
Geografia
aldatuEsnotz Erroiberran dago.
Ingurune naturala eta klima
aldatuErroiberraren azalera handia dela eta bi klima ezberdin daude, iparraldeko klima azpiatlantiarra, pagadi ugari eta urte osoko prezipitazioekin, eta hegoaldeko klima azpimediterraneoa, basa pinuekin eta uda garaiko bi hilabete idorrekin. Urteko batez besteko prezipitazioak 1 200 mm dira hegoaldean, eta 2 000 mm ibarraren iparraldean. Batez besteko tenperatura 7 eta 10 gradu bitartekoa da.
Urteroko egun euritsuak 120 izaten dira ibarraren hegoaldean eta 140-150 egun iparraldean. Gunerik menditsuenetan egun euritsuak 150 baino gehiago izan daitezke.
Estazio meteorologikoak
aldatuErroiberran dagoen Aurizperri kontzejuan, itsasoaren mailatik 871 metrora, Nafarroako Gobernuak 1972an jarritako estazio meteorologikoa dago. [3] Gainera, 1975an, beste estazio meteorologiko bat inauguratu zen Erro kontzejuan, itsasoaren mailatik 672 metrora.[4] Erroko estazioa da Esnotzerako balio egokienak ematen dituena, hurbilen dagoena baita.
Datu klimatikoak (Erro, 1975-2020) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 18.0 | 21.0 | 23.0 | 26.0 | 32.0 | 37.0 | 39.0 | 40.0 | 36.0 | 28.0 | 22.0 | 20.0 | 40.0 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 6.8 | 7.9 | 11.0 | 12.8 | 17.4 | 21.5 | 24.2 | 24.7 | 21.1 | 16.4 | 10.6 | 7.6 | 15.2 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 2.8 | 3.4 | 6.0 | 7.7 | 11.7 | 15.6 | 18.0 | 18.1 | 14.7 | 11.0 | 6.5 | 3.6 | 9.9 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | -1.3 | -1.1 | 1.1 | 2.6 | 6.1 | 9.6 | 11.8 | 11.6 | 8.2 | 5.6 | 2.3 | -0.5 | 4.7 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | -9.2 | -8.1 | -5.0 | -2.5 | 0.0 | 3.1 | 5.7 | 4.8 | 1.8 | -1.4 | -5.0 | -8.3 | -2.0 |
Batez besteko prezipitazioa (mm) | 134.1 | 121.5 | 116.4 | 142.7 | 102.5 | 63.9 | 53.6 | 52.8 | 81.4 | 123.0 | 156.3 | 153.4 | 1301.6 |
Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm) | 71.5 | 63.5 | 67.4 | 59.9 | 60.0 | 60.0 | 61.3 | 100.0 | 110.0 | 86.8 | 83.5 | 88.0 | 110.0 |
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) | 13.5 | 11.9 | 12.4 | 15.1 | 14.6 | 9.8 | 7.0 | 7.6 | 9.3 | 13.1 | 14.2 | 14.4 | 142.8 |
Elur egunak (≥ 1 mm) | 3.0 | 4.0 | 3.0 | 2.1 | 0.3 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.1 | 1.4 | 2.1 | 15.9 |
Iturria: Nafarroako klimatologia zerbitzua[5] |
Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.
Ikusi edo aldatu datu gordinak.
Hirigintza
aldatuKaleak
aldatuHerriak kale bakarra ditu:[6]
- Done Martie karrika
Etxeak
aldatuHerriak 28 etxe ditu:[6]
- Zoila
- Montoni
- Lukas
- la Cabaña
- Botikario
- Migelito
- Iribarren
- Manuel Antonio
- Ines
- Karpintero
- Printzia
- Goitikotxe
- Gilontro
- Maritx
- Maestro
- Abadia
- Paskal
- Andia
- Etxandia
- Turismo
- Eskola
- Migel
- Irigoien
- Goitikoetxea
Historia
aldatuJaurerriaren hiribildu zaharra, 1280an urtean 134 soldata gehi 42 garagar eta olozko petxu zor zituena. Orreagako Santa Mariak, truke bidez (1358), tokian bertan "jauregi" bat erosi zuen.
1835-1845eko erreformetara arte gobernatu zuten Erroibareko alkateak, Erroko bizkondeek izendatzen zutena jurisdikzio zibilari zegokionez, eta, ekonomiari zegokionez, haraneko diputatuek eta herriko erregidoreek. Azken hauek herriko etxeen artean txandakatuz izendatzen ziren. 1847an eskola zuen eta bere maisuak 960 erreal jasotzen zituen; Auritzetik posta jasotzen zuen astean bitan eta bide guztiak egoera txarrean zeuden.
Demografia
aldatu2020 urteko erroldaren arabera 34 biztanle zituen Esnotzek.[7]
2000 | 2001 | 2002 | 2003 | 2004 | 2005 | 2006 | 2007 | 2008 | 2009 | 2010 | 2011 | 2012 | 2013 | 2014 | 2015 | 2016 | 2017 | 2018 | 2019 | 2020 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
34 | 34 | 33 | 35 | 38 | 36 | 37 | 39 | 38 | 35 | 34 | 33 | 32 | 33 | 34 | 35 | 33 | 33 | 33 | 34 | 34 |
Politika
aldatuEsnotzeko kontzejua kontzejuburuak osatzen dute. Egungo kontzejuburua Jose Maria Erro Bidaurreta da.
Kontzejua
aldatuEsnotzeko kontzejua kontzejuburuak osatzen dute, demokratikoki hautatua. Kontzejuburua Jose Maria Erro Bidaurreta da.
Kontzejuburuak
aldatu2011tik, Esnotzek 2 kontzejuburu izan ditu:
Kontzejuburu | Agintaldi hasiera | Agintaldi amaiera |
Francisco Javier Etxamendi Zalba | 2011 | 2015 |
Jose Maria Erro Bidaurreta | 2015 | 2019 |
Jose Maria Erro Bidaurreta | 2019 | jardunean |
Kultura
aldatuEuskara
aldatuLuis Luziano Bonapartek, 1869an, Erroibarko herri guztiak sailkatu zituen, hegoaldeko goi-nafarrera euskalkian, Pirinio ibarretik Esteribar eta Artzibar ibarrekin hitz egiten zena.[8]
Koldo Zuazok, 2010ean, Erroiberrak nafarrera euskalkian sailkatu zituen.[9]
Esnotzeko azpieuskalkia erroibarrera da, eta, zehazki, Hegoerroibartar aldaera.[10]
Euskararen Foru Legea
aldatuNafarroako Gobernuak onartutako Euskararen Foru Legeari jarraituz, Erroibar eremu euskalduneko udalerria da. 2001eko erroldan, herritarren % 24,01ek zekien euskaraz.
Jaiak
aldatu- Done Martieko jaiak: irailaren azken asteburuan
Ondasun nabarmenak
aldatu- Done Martieko eliza, XVII. mendeko kristiau eliza.
- Done Martieko baseliza, urte ezezaguneko kristiau abadia.
Oharrak
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ Euskaltzaindia: Euskal Onomastikaren Datutegia.
- ↑ «Mezkiritz - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-30).
- ↑ .
- ↑ .
- ↑ Erroko estazioko balio klimatologikoak. Nafarroako Gobernua (Noiz kontsultatua: 2020-08-24).
- ↑ a b Erroibarko Udala. Esnotzeko planoa
- ↑ «Esnotz» www.ine.es (Espainiako Estatistika Institutua) (Noiz kontsultatua: 2021-08-31).
- ↑ Luis Luziano Bonaparte. Carte des Sept Provinces Basques, montrant la delimitation actuelle de l´euscara, et ses divisions en dialectes, sous-dialectes et varietés, 1863.
- ↑ Koldo Zuazo. El euskera y sus dialectos. Alberdania, 2010.
- ↑ Euskaltzaindia. Hegoaldeko goi-nafarrera. Erroibarrera.