Azalore belaki
Azalore belakia (Sparassis crispa) Sparassidaceae familiako onddoa da, koniferen basoetan bizi dena.[1] Azalorearen itxura duen onddo eder bat da. Gaztetan jateko modukoa da. Oso ondo garbitu behar dira tolestura guztiak. Kroketak egiteko balio du. Arrautza nahasian gozoa (6 arrautza 300 gramo perretxikori)
Azalore belakia | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Polyporales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Sparassidaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Sparassis | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Sparassis crispa Fr., 1821 | |||||||||||||||||||||||||||
Basionimoa | Clavaria crispa | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Deskribapena
aldatuKarpoforoa: Oso adartsua, borobildua, 40 cm-ko diametrora iritziz; normalean altuagoa baino zabalagoa da. Enbor lodia, motza, zuntzezkoa, haragitsua, azalore baten antzeko adar askotan banatuta dago, elkarri lotuta, bat eginda, izurtuta, kizkurtuta, pixka bat zulatuta eta masa handi bat osatzen dute, borobildu samarra, krema-zuri kolorekoa, hori-gamuza edo hori-lehoi kolorekoa.
Haragia: Mehea, zurixka edo krema zurbila. Intxaurraren zapore atseginekoa. Usaintsua, anis eta kanela nahasketa bat gogorarazten duena. Alde emankorra leuna eta biluzia da.[2]
Etimologia: Sparassis terminoa grekotik dator. Crispa epitetoa berriz latinetik dator, "crispus" hitzetik, eta kizkurtua esan nahi du. Bere itxuragatik.
Jangarritasuna
aldatuPerretxikoa gaztea denean dastatu daiteke, zahartzean larrukara eta astuna bihurtzen baita. [3]
Nahasketa arriskua
aldatuSparassis lakunosa delakoarekin, honek adarrak orrietan banatuta ditu, ez hain estu, hori-lasto kolorekoak. Espezie hau arraroagoa da, haritzak eta arteak parasitatzen ditu eta lixiba usaina du (sosa hipoklorito).[4]
Sasoia eta lekua
aldatuUdaren amaieran eta udazkenean aurkitzen da, lurrean edo sustraietan, koniferoen basoetako enbor edo motzondoetatik gertu. Ez da oso ohikoa, ezta ugaria ere.[5]
Banaketa eremua
aldatuIpar Amerikako ekialdea, Europa.
Galeria
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Kutxa Fundazioa Sozial eta Kulturala. (1992). Euskal Herriko perretxikoak. Litografía Danona s. coop.ltda., 328 or. ISBN 84-7173-211-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 561 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel.. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 448 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 447 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..